• Zenbat opari erosi? Nolakoak?
• Mugak: familia bazkari-afarietako komentarioen aurrean zer egin?
• Nola babestu gu eta gure seme-alabak?
Emailea: Nerea @familia.eskola
Koöl Studio (Lasarte)
Azaroak 29, 17:30-18:30
Inskripzioa: Dohainik
Zer landuko da tailerrean?
-Gabonetako bazkari-afarietan sortzen diren komentarioei limiteak jartzea.
-Bazkari-afari horietan gure seme-alabak babestea eta gainontzekoei limiteak ezartzea, seme-alabentzat eredu izanez.
-Limiteak jartzeak balio ez badu, hausnarketa egitea: zertarako elkartzen naiz pertsona horiekin ez banaute ondo sentiarazten? “Tradizioa” mantentzeko?
-Opariak: zenbat opari egin? Nolakoak?
Gabonak fantasia dira, ilusioa, magia, opari “asko” egiteak ez ditu umeak kontsumista bihurtuko, egunerokotasunean gurasoen kontsumo-joeren eredu egokia badute, gabonetan opari “asko” jasotzeak ez ditu horretara bultzatuko.
Ez dugu maitasuna gauza materialekin ordezkatu behar. Hemen “la regla de los 4 regalos” eta horrelakoekin apurtu nahi da eta baita “umeei denbora eta besarkadak eskaini behar zaizkie”.
Denbora eta maitasuna urte guztian zehar egunero eskaini behar zaizkie eta Gabonetan baita opariak ere!