Beti pentsatu dugu bidean sortzaile ezberdinekin saretzeak gure proiektuak kolektiboki gehiagora iritsi gaitezkeela eta bide honetan zehar hainbat sortzaile izan ditugu gurean eta beraiekin proiektu ezberdinetan parte hartu dugu.
IZAN IÑURRI
Minbizia modu zuzenean edo oso gertukoan bizi izan duten edo bizi duten pertsonei laguntzeko elkartea da ikuspegi feminista eta eraldatzaile batetik lan egiten duten tribua.
2021 ean Zapi solidarioak proiektuan ean elkarlanean minbizia duten emakumeen beharrak aztertu ondoren, zapi koloretsu bat diseinatu eta josi genuen. Era honetan behar duten emakumeei donazio gisa zapia eta turbante itxi bat donatuz. Gaur egun ere proiektuarekin jarraitzen dugu eta norbaitek bidelaguntza edota zapia beharko balu gurekin jarri daiteke harremanetan.
BIZIPOZA
Irabazi asmorik gabeko gizartegintza egitasmoa da: izaera bereziko gaiak lantzen dituzten eta haur eta familien ongizatea helburu duten elkarteei elkarteei laguntza afektiboa eta materiala eskaintzea du xede eta elkarte , haur eta familia hauek trasmititzen dituzten baloreak jasoaz aberastu, hezi eta gizarteratzea.
2022an Lasarteko Euskararen maratoiaren harira Mundua guztiontzat beharko luke proiektuan oihal koloretsu bat sortu genuen. Elkarte guztiak batuko zituen 6mko oihal erraldoi bat. Uxue Berexiart sortzailearekin batera elkarte bakoitzaren diseinuak egin eta oihal bakoitza josi genuen.