Koöl produktu bat ikusten duzun bakoitzean, jasangarritasuna, minimalismoa eta hurbiltasuna transmititu nahi dizkizugu.
JASANGARRIA
Erabiltzen ditugun materialak 100% birziklagarriak direlako da da. Ama naturatik, landareetatik, datoz, eta prozesu guztia gardentasunez egiten dugu. Kontuan hartzen dugu nondik datozen gure materialak, nola eginak izan diren.
MINIMALISMOA
Modaren alorrean ohikoa da aldaketa konstantea, gero eta bilduma gehiago, gero eta azkarragoak. Gure kasuan bilduma basikoak egiten saiatzen gara, modaz pasa ez daitezen edo atenporalak izan daitezen moda jarraitzen ez dutenentzat. Erosotasuna eta erabilgarritasuna bilatzen ditugu.
BERTAKOA
Produktu lokala. Materialak gertuko artisauei eta dendetan erosi ohi ditugu, eta gure tailerretan lantzen ditugu, era pertsonalizatuan. Horri esker bezeroekiko gertutasuna eskaini dezakegu, eta horrek guganako konfiantza pizten du.