Nor Gara? Nola sortu zen Koöl?
Dena motxila batean sartu eta bidaiatzeko prest gure abentura honetan.
Moda eta diseinuan hamar urtez ikasi eta ibili ostean, argi nuen nik neuk egindako zerbait sortu nahi nuela.
2017an Madrilen moda jasangarriaren praktikak bukatu ostean, Koöl proiektua jaioko da.
Hasiera batean lagun arteko josketa ikastaroak eta gustoko oihalekin osagarriak sortzea zen helburua, hobbie moduan, baina pixkanaka gure ingurukoei opari ezberdinak egiten hasi ginen eta baita eskari pertsonalizatuak. Zerbait desberdina egin nahi genuen; bertakoa, naturala, praktikoa eta minimala.
Horrela sortu zen Koöl, izen nordikoa eta euskalduna uztartuta. Zerbait lokala, bertakoa, guk eginikoa.
Motxila edo poltsa gisa erabil ziteken boltso handiak egiten hasi ginen. Bidaiatzean, inspiratu, eta ideiak hartzen genituen, hainbat tokitako izenak jartzen genizkien gure lanei. Gerora, eguneroko poltso txikiagoak, nezeserrak eta turbanteak egiten hasi ginen.
Eta azken urte honetan makillajea kentzeko toailatxoak egin genituen, urte osoan zehar erabiltzeko produktuak bilakatuz.
Ordurarte erabilitako oihalen erretalekin eginiko produktu bat sortuta, gure zirkulua eta berrerabilpena sustatuz.
Bildumek natura eta jasangarritasuna dute ardatz. Koolorea gustuko dugu, estilo minimalista basikoekin nahastuta.
Gustuko dugu tokian-tokiko materialak erostea, eta, gehienetan, landareekin edota naturarekin erlazioa izaten dute. Orain arte erabilitako materialak kotoia, kotoi organikoa, lihoa, kalamua, jutea, banbua eta kortxoa dira.