
Kakorratzaren munduak arreta deitzen badizu, 3 tailer progresibo diseinatu ditugu:
Hau da hirugarrena:
- Martxoaren 31, ostirala: Pausu bat haratago joango gara: hari finagoekin egingo dugu lan, hain politak diren panpinak egiten ikasteko. Disminuzioak egiten ikasiko dugu eta baita forma ezberdinak eratzen. Panpin prototipo baten estruktura azalduko dizut eta patroia etxera eramango duzu proiektua zure kabuz bukatzeko (taldeak nahi izango balu, beste klase bat egin genezake elkarrekin amaitzeko panpina, baina hori tailerra amaitzean erabakiko dugu). Klase honetan apuntatzeko beharrezkoa da aurreko nezeser eta lorontzien tailerrak eginak izatea, edo kakorratzaren oinarriak ezagutzea.
Beharko duzun material guztia emango dizugu.
Noizbait nire tailerretan parte hartu izan baduzu, badakizu urte hauetan ikasi ditudan trukotxoak zurekin partekatuko ditudala ;)
Elkartuko gara Kool Studio-n?
Materiala %100 kotoia.
EGUNA: Martxoak 31, ostirala.
LEKUA: Lasarteko Kool Studio
ORDUTEGIA: 17:00-19:00
Prezioa : 30 €