
Hurrengo tailerretan teknika aldatuko dugu eta KAKORRATZAren Hastapen ikastaroa egingo dugu. 3 astetan jarraian planteatu ditugu alde batetik, aste Santuak erdian harrapatzen gaituelako gehiago tartekatzen badugu, eta bestetik, garrantzitsua delako nahiko jarraian praktikatzea pixka bat, ezagutzak barneratu ahal izateko. Beraz, kakorratzaren munduak arreta deitzen badizu, 3 tailer progresibo diseinatu ditugu:
Hau da lehenengoa, oinarrizkoena:
- Martxoaren 17a,ostirala: Kakorratza inoiz hartu ez dutenentzat pentsatua, proiektu xinple batekin hasiko gara. NEZESER bat egingo dugu kakorratzarekin soltura hartzen joateko eta aldi berean proiektu "lauak" egiten ikasteko.
Beharko duzun material guztia guk emango dizugu.
Noizbait nire tailerretan parte hartu izan baduzu, badakizu urte hauetan ikasi ditudan trukotxoak zurekin partekatuko ditudala ;)
Elkartuko gara Kool Studio-n?
Materiala %55 kotoia, %45 akrilikoa.
EGUNA: Martxoak 17, ostirala.
LEKUA: Lasarteko Kool Studio
ORDUTEGIA: 17:00-19:00
Prezioa : 30 €