
Guretzat denbora bat, tartetxo bat hartzeak onura handiak dituela ikusi da.
Gelditzeko momentua
Pausa egitekoa
Gu zaintzekoa
Gure burua edo gorputza nola dagoen entzun eta erantzutea
Eguneroko zaintza ikastaro honetan emakume artean gure azala mimatzen ikasiko dugu.
Azalaren beharrak aztertuko ditugu.
Estudioan ditugun kosmetika aztertu eta probatu egingo dugu.
Eguneroko errutina bat nola egin ikasiko dugu.
Zuk ere esperientzia goxo hau probatu nahi?
DENBORA: Ikastaroa 1h - 1.30h koa izango da.
MATERIALA: Erabiliko dugun materiala guk jarriko dugu.
NOIZ : Otsailak 5, 11-12.30tara
NON: Koöl Studio an, Uistin 15 parean Lasarte
Nork: ikastaroa Karmele Salsamendik bideratua izango da.
Taldeak gehienez ere 6 pertsonakoak izango dira. Distantziak mantenduz, lokala aireztatuz eta bakoitzak bere materiala izango du.