Euskarazko agenda aldagarriak jada eskuartean ditugu! Lanera buelta errazagoa eta koloretsuagoa izan dezagun.
Uxunek eskuz eta mimo handiz eginikoak dira @hamarratz izenpean.
Aldagarri hauen bereizitasunen artean:
- Karpetatxo berrerabilgarriak dira, tapa gogorrekoak eta barrukaldean gomatxo batzuen bitartez, urteroko agenda libretak aldatu eta behin eta berriz, erabiltzeko liburuxka izango duzu.
- Kotoi oihalez forratutako karpetatxoak dira.
- Diseinu bakarrak.
- A5 eta A6 tamainakoak.
- Agenda eta orri txuriko agendak jarri ditzakezu bertan.
Barrukaldeko libretatxoeei dagokienez :
- Astea bistan bi orrialdetan aste osoa ikusten duzula
- Astea bistan orri batean eta txuria bestean