Ongizatea, baikortasuna eta zoriontasuna ematen dituen lainoztatzaile lasaigarri %100 natural, begetal eta ekologikoa da, berbena hidrolatoan eta pomelo, bergamota, mandarina eta benjui olio esentzial puruetan oinarritua.
Happy! – Aromatherapy Potion
Ongizatea, baikortasuna eta zoriontasuna ematen dituen lainoztatzaile lasaigarri %100 natural, begetal eta ekologikoa da, berbena hidrolatoan eta pomelo, bergamota, mandarina eta benjui olio esentzial puruetan oinarritua.
Nola erabili Gelak edo burkoa ihinztatu, oheratu aurretik 20 cm-tara gutxi gorabehera, eta gozatu bere olio esentzialek eskain diezazkizuketen propietate guztiez:
-
Berbena Pentsamendu negatiboak eta depresioa uxatzen ditu. Lasaitasuna ematen du eta eguneroko arazoetatik ihes egiten laguntzen du.
- Pomeloa Baikortasuna, poza eta energia ematen ditu. Oreka ematen du eta gogoa irekitzen laguntzen du.
-
Bergamota Nerbioak lasaitzen ditu, baina energia ematen du, antidepresiboa da eta baikortasuna ematen du egoera zailetan. Min emozionala askatzen du eta estresari aurre egiten dio. Gogoa argitzen eta lasaitasuna eta harmonia lortzen laguntzen du, espiritua altxatuz. Norbere buruarengan konfiantza berreskuratzen laguntzen du.
-
Mandarina Nerbio-sistema lasaitzen du, erlaxagarria, antidepresiboa da, min emozionala askatzen du eta estresari, nekeei eta insomnioari aurre egiten die. Gogoa argitzen eta lasaitasuna eta harmonia lortzen laguntzen du, espiritua altxatuz.
- Benjuí Arintasuna eta ongizatea ematen ditu. Depresio edo neke kasuetan laguntzen du. Antsietatea arintzen du, hobeto adierazten laguntzen du, norbere buruarengan konfiantza berreskuratzen eta estres emozionala kudeatzen.
GARRANTZITSUA Olio esentzial fotosentikorrak dituenez, hobe da azalean ihinztatzen baduzu eguzkiaren eraginpean ez egotea.
Horrelako produktuak erabiltzera ohituta ez bazaude, kontuan izan behar duzu Happy! osagai naturalekin egina dagoela eta bere usaina ez dela hain indartsua edo iraunkorra usain sintetikoak edo alkoholezko lurrinak erabiltzen dituzten beste produktu batzuen antzera. Hala ere, aromaterapiaren efektuak bezain indartsuak dira eta bere usainak irauten duena baino gehiago irauten dute :-)
Tamaina 100 ml.
- Osagaiak Lippia citriodora (lemon verbena) flower water*, Citrus paradisii (grapefruit) peel oil*, Citrus bergamia (bergamot) peel oil*, Citrus reticulata blanco (tangerine) peel oil* & Styrax tonkinensis (benzoin) resin extract*. *ekologikoa