Makrame ikastaroa - Kalamu-poltsa

Makrame ikastaroa - Kalamu-poltsa

Ohiko prezioa
€0,00
Salmenta-prezio
€0,00
Ohiko prezioa
Agortuta
Unitateko prezio
alde 
Zerga barne.

Makrameak korapiloa omen du esanahitzat. Korapilo mota desberdinak egiteko teknika da. Hariak zirrikitu desberdinetatik sartu eta, zeini tiratzen diogun, halaxe ateratzen dira hainbat forma. Zuntz naturalak esku artean ditugula —kalamuarekin, ikastaro honetan—, egunerokoan erabiltzeko poltsatxo bat egingo dugu gure eskuekin.

Korapiloz korapilo joango gara: oinarria sortu, gorputza egin eta heldulekuak egin arte. Lasaitzeko teknika omen da, baina, badaezpada, ekarri motxila pazientziaz ondo hornituta. Egun oso bat emango dugu elkarrekin, eta ikastaroa bukatzerako makramez egindako poltsatxoa izango duzu zurekin. Forrorik gabea egingo dugunez, zure gauza intimoenak eramateko poltsatxo bat oparituko dizugu!

 

Azaroak 28, Larunbata

10.00-17.00 (eguerdian bazkaltzeko tartetxo bat izango dugu)

Uistin kalea 15 parean , Lasarte Kool Studio

Prezioa : 80€

(Izen ematean mezu bat jasoko duzu, taldea osatzean ordainketa nola egin behar den azalduko zaizue.)

Customer Reviews

Based on 3 reviews
100%
(3)
0%
(0)
0%
(0)
0%
(0)
0%
(0)
I
Ione Gonzalvos

Zoragarria!!!!! Bai ikastaroa bai irakaslea 10ekoak

E
Eneritz Oianguren

Zoragarria izan zan.

A
Ainhoa Begue mujika
Zoragarri

Zoragarri izan zan eguna ikastaroa kriston kriston politte