Zure xaboi aromatikoa naiz, erromeroaren belar usain goxoa gustatzen bazaizu. Formula berezi bat eman didate apar krematsuko bainu bat eta belar usain goxo bat eskaintzeko, energia eta lasaitasuna emango dizutenak. PROBATU NAZAZU ETA UTZI ZAITEZ LILURATZEN!
ERROMERO xaboia azal mota guztietarako dago adierazita. Karite-gurina eta koko-olioarekin egina. Leuna, delikatua eta freskagarria. Eskuetan, aurpegian eta gorputzean erabil daiteke.
Honekin formulatua:
-Oliba olioa: azala elikatzen du eta xaboiari gogortasuna ematen dio.
-Koko olioa: xaboiari aparra ematen dio eta azala elikatzen du leuntasuna emanez.
-Karite-gurina: xaboiari aparra ematen dio eta azala xaboiaren garbiketa-efektutik babesten du.
-Erromero funtsezko olioa: propietate lasaigarriak eta zikatrizatzaileak. Aknearen agerpena erregulatzen du.
-E bitamina: antioxidatzaile naturala. Xaboiaren iraupena luzatzen du, rantzifikatzea ekidinez.



