Azala garbia, hidratatua eta elikatua, xaboi hau osatzen duten landare-olio eta -gurinei esker. Azalaren berezko elastikotasunari eusten diote, azala leunago eta samurrago agertuz. Litsea Cubeba olio esentzialak oso usain atsegina eta freskoa ematen dio xaboi honi.
Xaboi hau dutxarako nahiz aurpegirako da egokia. Utzi aire zabalean lehortzen.
Ontzia: Kartoi-kaxatxoa 90 gr. gutxi gorabehera. Metalezko kaxatxoa ere eskuragarri dago, eroso gorde ahal izateko.

