%100 naturala, biodegradagarria eta %36,90 jatorri ekologikoko xaboia.
Xaboi zirkulatzaile eta desinflamatorioa da, Erromero olio esentzialari esker, artikulazio puztuen eta gihar minduen hantura baretzen baitu.
Koko olio ekologikoa, Ekilore olio ekologikoa, Almendra olioa, Kakao Gantz ekologikoa eta Mahats-hazi olioa bezalako olio eta gantz-gurinek dituzten propietate hidratatzaile, lasaigarri eta birsortzaileei esker, azala zaindua eta hidratatua geratzen da.
Xaboi hau dutxarako eta aurpegirako egokia da. Utzi aire zabalean lehortzen.
Ontzia: Kartoi-kaxa 90 gr. gutxi gorabehera. Metalezko kutxa ere eskuragarri, eroso gordetzeko.