Taza pertsonalizatu bat egin nahiko zenuke?
Azaroak 27, Ostirala
17.00-18.30
30€
Tailer honen helburua haur bakoitzak bere irudimena landu eta arte-lan pertsonalizatua etxera eramatea da. Horretarako,sublimazio-teknika erabiliko dugu, marrazkiak katiluetan eta bestelako euskarrietan finkatzeko aukera ematen digun prozesua.
Alde batetik, sorkuntza librea egingo dugu. Haur bakoitzak bere marrazkia egingo du hutsetik, espresuki teknika honetarako prestatutako paper eta margo bereziak erabiliz. Bestetik, eraldaketa eta estanpazioa gauzatzen da. Behin marrazkia bukatuta, plantxa termiko baten bitartez eta beroaren bidez, papereko marrazkia katilura pasatzen dugu sublimazio-prozesuaren bidez. Horrela, irudia katiluaren parte bihurtzen da, garbitzerakoan galtzen ez den katilu koloretsu bat sortuz.
Tailerra amaitzean, haur bakoitzak bere marrazki propioarekin egindako benetako katilu bat eramango du etxera. Oroigarri koloretsu, erabilgarria eta erabat pertsonalizatua 🙂