Negua, haurrak eta olio esentzialak
Hotza iristearekin batera, mukiak, eztulak eta gau mugituak ere etortzen dira… Olio esentzialak zure haurrekin erabiltzen ikasi nahi duzu, baina ez dakizu nondik hasi?
Tailer honetan, neguko eguneroko zaintzan nola txertatu ikusiko dugu, haurren ongizatea laguntzeko ideia errazekin. Adinaren arabera zer hartu kontuan, nola diluitu eta zer neurri zaindu behar ditugun ere ikasiko dugu.
Ikasteko, usainak ezagutzeko eta zalantzak argitzeko tarte atsegin bat. Ez duzu aurretik ezer jakin behar, ezta etxean oliorik eduki behar ere. Hutsetik hasiko gara!
Espacio Kaüne proiektuaren atzean dagoen Nerearekin, bi haurren ama eta bederatzi urte daramatza olio esentzialak bere egunerokoan erabiltzen.
Iraupena: ordu eta erdi · Prezioa: 35 € pertsonako.
Guraso eta zaintzaileei zuzendutako tailerra.
Azaroak 29, Igandea
11.00-13.00
35€
(Izen ematean mezu bat jasoko duzu, taldea osatzean ordainketa nola egin behar den azalduko zaizue.)