Orea zelulosaz eta fruitu lehorren oskolez egindako espartzu ekologikoa espartzu konbentzionalen alternatiba jasangarria da. Landare-zelulosaz eta fruitu lehorren oskol birrinduez egindako urratzaile natural batez fabrikatua dago; horri esker, eraginkortasunez garbitzen du gainazalak marratu gabe eta plastikorik hustubidetik bota gabe.
2 unitateko paketean dator. Erresistentea eta malgua da, eta garbiketa iraunkorra bermatzen du. Edukiontzi marroira bota daiteke, haren atal guztiak konpostagarriak baitira.
ONURAK
-
Plastikozko belakien alternatiba jasangarria da, landare- eta material birziklatuekin egina.
-
% 100ean baliabide berriztagarriekinegina da, eta konpostagarria eta biodegradagarria.
-
Ez du marratzen: gainazalak kaltetu gabe garbitzeko egokia.
-
Erresistentea eta malgua: garbiketa eraginkorra eta iraunkorra eskaintzen du.
-
Hondakin naturalak aprobetxatzen ditu: zati urratzailea elikagaien ekoizpenean birziklatutako intxaur-, almendra- edo pinazi-oskolekin egiten da. Ez zaie produktu toxikorik aplikatzen.
-
Landare-zelulosa egur-oretik eta zelulosa birsortutik lortzen da.
-
Mikroplastikorik gabe: ez du plastikozko hondakinik askatzen uretara erabiltzen den bitartean.
-
Toxikorik, kolarik eta itsasgarririk gabe: urratzailea zuzenean zelulosa gainean aplikatzen da, lotura sendo eta iraunkorra bermatzeko, produktu sintetiko toxikorik gabe.
-
Frantzian modu arduratsuan ekoitzia, jasangarritasun-irizpideak eta ingurumen-inpaktua murrizteko irizpideak kontuan hartuta.
NOLA ERABILI
Busti espartzua eta gehitu ohiko garbiketa-produktua. Erabili ontziak, tresnak edo etxeko gainazalak garbitzeko. Erabili ondoren, ondo garbitu eta lehortzen utzi
OHARRAK
-
Erabili ondoren garbitu eta lehortzen utzi.
-
Higadura-zantzuak agertzen direnean ordezkatu, higiene egokia bermatzeko.
NEURRIAK
Gutxi gorabehera 11 × 6 × 1,5 cm.
2 unitate dakartza.
OSAGAIAK / MATERIALAK
Landare-zelulosa.
Fruitulehor-oskol birrinduekin egindako urratzailea (intxaurra, almendra edo pinazia, esaterako). % 33 intxaurrak, % 33 almendrak eta % 33 pinaziak.
Bilgarria paper-zerrenda bat da.
MARKARI BURUZ
La Droguerie Éco Ecodis izeneko Frantziako marka baten barruan dago. Ecodis produktu ekologikoak diseinatu eta denda espezializatuetan banatzen aitzindaria da. Helburu nagusietako bat berrikuntza sustatzea da, produktu ekologikoak ahalik eta jende gehienarentzat eskuragarri izan daitezen.
Horregatik, La Droguerie Éco markak “Egin zeure garbiketa-produktuak zeuk” leloari eusten dio. La Farmacia Éco marka erregistratuarekin, Frantzian edo Mendebaldeko Europan fabrikatzen dituzte produktuak, lehengai natural, mineral edo begetalekin, eta ahalik eta osagai organiko gehien erabiliz.
Produktu sinple eta erabilera anitzekoak garatzen ditu, lehengai mineral eta begetalekin eginak, ingurumen-inpaktu txikikoak eta Mendebaldeko Europan fabrikatuak. Irtenbide eraginkor eta ekonomikoak eskaintzen ditu, etxe jasangarrirako.
GURE AHOLKUAK
Espartzuak aldatzea bizitza jasangarriago baterako bidean egin beharreko oinarrizko aldaketetako bat da. Dendan, gustu askotarako hamaika aukera ditugu.
Hasieran, ohiko espartzuaren antzekoena bilatzen dugu, betiko hori eta berdea. Marka berak badu halakorik. Zelulosazkoa da, baina zati urratzailea, marroia nahiz berdea, plastiko birziklatuarekin egina dago. Aukera ona izan daiteke, baina ez jasangarriena, plastikoa izaten jarraitzen baitu, eta hura ere askatu eta hustubidetik joango baita.
Beraz, diseinu hau aukera bikaina da ohikoagoa den diseinua nahi baduzu, lufa bezain desberdina ez dena.
Espartzu honen bi atalak konpostagarriakdira. Zati horia zelulosa da, eta marroia fruitu lehorren oskolak!
Agian ez du plastikozko espartzu berdeak bezainbeste iraungo, baina merezi du. Erabili sukaldean, bainugelan… Eta botatzeko garaian, bota konpostajeko kubo marroira.
Ekologikoa eta pertsona beganoentzat egokia.

