Haurrentzako botila termikoen bertsio berri bat sortu dugu, gure Kids Edition bildumaren barruan, 350 ml-ko 4 modelo berrirekin. Kids botilak baino apur bat handiagoak dira, kalitate bera dute eta osagarri berberak dituzte: lastodun tapoia, lastoa garbitzeko eskuila, tapoi torlojuzkoa eta botila pertsonalizatzeko pegatina sorta bat.
Triple Cool™ hiru geruzako teknologia esklusiboari esker, haurrek edari hotzez gozatu ahal izango dute 36 orduz, edo beroz 18 orduz. Bi tapoi desberdinekin dator eta erabat hermetikoa da, motxilan eramateko.
Oso osasungarria da, elikadura-mailako kalitate handiko 18/8 altzairu herdoilgaitzez egina dagoelako eta BPFrik gabea delako. Material onena da, beraz, ez du inolako zaporerik edo usainik atxikiko. Gainera, ez du kondentsaziorik sortzen eta ez du izerdirik egingo eskuetan.



