2026–2027 ikasturterako aurresalmenta, euskarazko agenda, Hamarratz sortzaileak egina Kool-ekin elkarlanean. Ekainak 21, eskatzeko azken eguna.
Eskuz banan-banan egindako agendak dira. Zure eskaria egin bezain laster abisatuko dizugu. *Oihalaren mozketa dela eta, irudia alda daiteke.
Formatua
Tapa aldagarria (Oihalez egindako tapa, barrualdean goma batzuen bidez sostengatzen dira agenda liburuxkak, urtez urte aldatu ahal izateko edota barrualdean koadernoa)
Tamaina
A5
Barrualdea
Astea bistan
26/27 ikasturtea (2026ko abuztutik 2027ko uztailera)
*Hilabetea bistan - 2 orri zuri - Astea bistan + Zaintza koadernoa (ziklograma eta hilabeteko hitzorduak)

