Zure xanpua naiz, zure ileak elikadura estra bat behar badu. Harritu egingo zaitut! Apar krematsua eta lore usain liluragarria. Harritzeko moduko emaitza: ile distiratsua, askatua, korapilorik gabea, krisparik gabea eta inoiz baino osasuntsuagoa. FROGA NAZAZU ETA UTZI ZURE BURUA MOGITZEN!
ELIKADURA ETA DISTIRA xanpu solidoa amla fruta ayurvedikoarekin, zeta-proteinekin, karitearekin eta ahuakate-olioarekin formulatuta dago. Xanpu hau aproposa da elikadura, leuntasun eta distira estra bat bilatzen baduzu zure ilean.
Izpilikuaren eta geranioaren konbinazio aromatikoak liluratu egingo zaitu lehen garbiketatik. Produktu naturalekin egina.
Honekin formulatuta:
Amla: Indiako ayurveda fruta bat da. Ile kaltetua eta lehorra leuntzen du, ile-folikuluak elikatzen ditu eta ilearen egitura berreskuratzen du sustraietatik puntetaraino. Distira ematen du eta ilearen kolorea biziberritzen du.
Ahuakate olio begetala: sakonean hidratatzen eta elikatzen du. Krispa efektua murrizten du eta lehortasuna saihesten du. Ilearen beroarekiko babesa eskaintzen du eta puntak zigilatzen ditu, itxura hobetuz.
Karite-gantza: Hezetzaile bikaina da bere gantz propietate naturalengatik, lehortasunari aurre egiteko eta prebenitzeko aproposa. Ile kaltetua konpontzen laguntzen du.
Zeta-proteina: Leungarri-propietate handiak. Distira eta leuntasuna ematen ditu, ilea askoz ere argitsuago utziz.
Izpiliku-olio esentziala: Ilearen korapiloak askatzen laguntzen du, leuntzen du eta distira eta elikadura ematen ditu. Emozionalki lasaitasuna eta ongizatea ematen ditu.
Geranio-olio esentziala: Distira, distira eta distira gehiago. Olio esentzial indartsu honek argitasun hutsa ematen dio ileari. Distira estra bat ileari itxura osasuntsua itzultzeko.
Iraupena: 60-80 garbiketa
Aplikazio/Kontserbazio modua
Ile hezearekin, igurtzi pastilla zuzenean buruko larruazalean.
Mantendu pastilla lehor, uretan bustita gera ez dadin. Horrela, bere propietateak osorik mantentzen dira eta iraunkortasun handiagoa lortzen da.
Osagaiak: Sodium Cocoyl Isethionate, Sodium Coco Sulfate, Butyrospermum parkii, Persea Gratissima oil, Behentrimonium methosulfate, Cetearyl Alcohol, Lavandula angustifolia Flower Water, Emblica, Officinalis Fruit Powder, Hydrolyzed silk protein (Water + Propylene Glycol + Hydrolyzed silk, Sodium Benzoate, Potassium Sorbate, Lavandula angustifolia oil, Pelargonium graveolens flower oil, Citral*, Citronellol*, d,I-Limonene*, Geraniol*, Linalool*
*Izpiliku eta geranio olio esentzialetan dauden molekula naturalak. *Produktu EZ beganoa


