Lagun iezaiozu sukaldariari afaria prestatzeko behar duen guztia aurkitzen! Familia osoarentzako behaketa-jolasa.
Sukaldari bakoitzak 10 hutsune dituen kartoi bat izango du; osagaiak (eta sukaldeko tresnak) mahai gainean jarriko ditugu, jokalari guztiek ikusteko moduan. Prest denok? Lehenengo karta irauli daiteke; orain, ahalik eta azkarren, kartan agertzen den irudia aurkitu beharko duzu. Zein sukaldari izango da azkarrena? Bere kartoia 10 osagairekin (edo sukaldeko tresnekin) osatzea lortzen duen lehen sukaldaria izango da irabazlea!
Poltsikoko formatuari esker, bidaian gaudenean edo jolasteko leku txikiagoetan gozatu ahal izango dugu jokoaz.
Sukaldaritzaren munduko behaketa- eta bizkortasun-jolasa. Familia osoarentzako mahai-jolasa. Orain poltsikoko formatuan! 3 urtetik aurrera.
![]()
![]()


