Londjiko postaria lanpetuta dabil. Gutun guztiak banatzen azkarrena den jokalariak irabaziko du partida.
Lehenik, Londjiko hiria (joko-taula) muntatuko dugu eta fitxak (gutun-itxurakoak) postari (jokalari) guztien artean banatuko ditugu. Sortako karta bat ausaz aukeratuko dugu, eta haren irudiak helmugako etxea zein den erakutsiko digu. Esan eta egin: etxea taulan bilatu eta fitxa (gutun-itxurakoa) entregatu beharko dugu; azkarrenak bakarrik lortuko du! Jokatzen jarraituko dugu jokalarietako batek gutun guztiak banatu eta jokoa irabazi arte.
Taulako piezak modu askotan lotzen dira, 100 konbinazio baino gehiagotan; horri esker, etxeak non dauden buruz ikasi beharrik gabe jokatu ahal izango dugu.
Poltsikoko formatuari esker, jokoaz gozatu ahal izango dugu bidaiatzen dugunean edo jolasteko leku txikiagoetan.
Behaketa-joko honetan, Londjiko postaririk azkarrena izan beharko duzu. Familian jolasteko jokoa, 5 zailtasun-mailarekin. Orain poltsikoko bertsioan!
![]()
![]()
PG003U
FSC papera eta kartoi birziklatua
Canseixanta
16,5x16,5x5 cm
gaztelaniaz, ingelesez, frantsesez, alemanez, italieraz eta katalanez
Bartzelona
Kontuz! Ez da egokia hiru urtetik beherako haurrentzat. Pieza txikiak.




