Negua gero eta gertuago dago. Katagorriek azken ezkurrak biltzen dituzte, hotzak zuhaitzetatik azken fruituak erori baino lehen.
Jokoaren helburua ezkurrak biltzea da, eta ezkur gehien biltzen dituen katagorri-familiak irabaziko du. Txandaka jokatuko dugu, dadoa bota eta katagorri-familia bidetik aurreraka mugituz. Kalkulu errazak egin beharko ditugu eta estrategia onena zehaztu, dadoak aurrera egin ditzakegun lauki-kopurua adieraziko digulako, baina kontuz, zifra horri katagorriak daramatzan ezkurren kopurua kendu beharko zaio. Zenbat eta karga gehiago izan, orduan eta gutxiago aurreratuko da.
Jokoa amaitzen da ezkur gehiagorik geratzen ez denean: negua iritsi da eta zenbaketa egin behar da.
2 eta 4 jokalari arteko jokoa da. Bi joko-taula proposamen ditu, jokalari kopuruaren arabera.
Ibilbide eta estrategia joko bat da, bere gordelekura ezkur gehien eramaten dituen katagorri-familiak irabaziko du. Joko iraunkor eta gertukoa.
![]()
![]()
FG017U
FSC papera eta kartoi birziklatua
Canseixanta
23,5 x 23,8 x 8 cm
gaztelaniaz, ingelesez, frantsesez, alemanez, italieraz eta katalanez
Bartzelona
Kontuz! Ez da egokia hiru urtetik beherako haurrentzat. Pieza txikiak.
![]()






