Bi lagun berriz elkartu nahi dira… lotzen dituen bidea eraikitzea besterik ez dago!
Untxiak eta igarabak taularen mutur banatan daude zain. Aukeratu erronka bat eta eraiki bide jarraitu bat adierazitako piezekin, kolore bereko bi lagunak elkartzeko.
Probatu, konbinatu eta aldatu piezak lekuz, irtenbidea aurkitu arte. 100 erronka eta bi zailtasun-maila daude zure logika proban jartzeko.
Eta jokoa partekatu nahi baduzu, asmatu zure erronkak eta egin erronka lagun bati!
Pentsamendu logikoa, kontzentrazioa, espazioaren pertzepzioa eta arazoak konpontzeko gaitasuna garatzen dituen jokoa.
Logika-jokoa, zailtasun-maila progresiboko 100 erronkarekin, bideak eraiki eta bi lagun elkartzeko. Bakarka jolasteko edo erronkak partekatzeko. 6 urtetik aurrera.





