Testura "gel to milk" duen aurpegi garbitzailea, urarekin kontaktuan jartzean esne garbitzaile delikatu bihurtzen dena.
- sakonean garbitzen du
- desinflamatu egiten du
- lasaitu egiten du
Larruazal sentikorrentzat aproposa.
- Garbitzaile hau olio bidezko garbiketa eraginkorrean oinarritzen da; horrela, gure larruazalak duen babes naturala ez da suntsitzen eta, hala ere, garbiketa sakona lortzen da. Horrez gain, "gel to milk" testura du, garbiketa izugarri errazteaz gain, aurpegia garbitzeko unea erritual atsegin eta sentsorial bihurtzen duena.
- Tanazeto olio esentzialak, usain zoragarria eta kolore deigarria emateaz gain, hanturaren aurkakoa, lasaigarria eta erlaxagarria da... Ezin hobea lotara joan aurretik garbiketa sakon bat egiteko!
- Kumino Beltz Olioarekin: Egipton diotenez, bitxi honek heriotza izan ezik, dena sendatzen du… Sakonean garbitzen du, purifikatzailea da, orekatzailea, antioxidatzailea, hanturaren aurkakoa, gorritasunak eta narritadurak murrizten ditu…


