Gorputzekoa - Olio tonifikatzailea
Gorputzekoa - Olio tonifikatzailea
  • Kargatu irudia galeria-bistaragailuan, Gorputzekoa - Olio tonifikatzailea
  • Kargatu irudia galeria-bistaragailuan, Gorputzekoa - Olio tonifikatzailea

Gorputzekoa - Olio tonifikatzailea

Ohiko prezioa
€42,00
Salmenta-prezio
€42,00
Ohiko prezioa
Agortuta
Unitateko prezio
alde 
Zerga barne.

 

Gorputz-olio hidratatzailea honako hauek hobetzeko: 

  • hidratazioa
  • irmotasuna
  • zirkulazioa

Gure gorputz-olio hidratatzailea zetatsua da, usain zitriko atsegina du eta kobre-kolorekoa da. Ezin hobea da dutxatu ondoren erabiltzeko edo masaje goxo bat emateko.

  •  Limoiaren olio esentzialak, usain fresko eta biziberrigarria emateaz gain, tonifikatzeko eta desintoxikatzeko propietateak ditu; izan ere, arazgarria da eta likidoen atxikipena eta zelulitisa murrizten laguntzen du.
  • Bestalde, erromero estraktua antioxidatzailea da, eta zirkulazioa hobetzen laguntzen du; gainera, tonifikatzailea eta lipolitikoa da.
  • Zink-eduki handiari esker, kalabaza-olioak lifting-efektu nabarmena du. Gainera, omega 3, 6 eta 9 ditu, eta hidratatzaile bikaina da, gure larruazalak hezetasuna hobeto atxikitzen laguntzen baitu.

Formatua:

100 ml

200 ml

 

Gorputz-olio tonifikatzailea alfonbra gorrian desfilean ibili da, eta Oscar saria etxera ekarri du.  Organics Magazine aldizkariaren 2021eko gorputz-produktu onenaren saria eta Beauty Shortlist Awards sarien 2023ko Edithors Choice saria jaso ditu.

Ekologikoa:
%99,4 osagai ekologiko ziurtatuak
(Bio Vidasanaren eco plus aitorpena du, hain zuzen).

Beganoa:
animalia-jatorriko osagairik gabea eta ez da animalietan probatu.

Naturala:
%100 osagai naturalak. Transgenikorik gabea eta irradiatu gabea.

Kontzentratua:
100 edo 200 ml osagai aktibo (betegarririk gabe).

Ontzia beirazkoa da:
gorputz-olio tonifikatzailea agortzen zaizunean, berrerabili edo bidal diezadakezu nik higienizatu eta berriro bete dezadan, hondakin bihur ez dadin.

Aplikazioa

Eman zeure buruari masaje leun bat oraindik heze dagoen larruazalean , dutxatik ateratzean.

Erraz zabalduko duzu; gainera, nola sartzen den eta zein azkar xurgatzen den nabarituko duzu, gorputzean sentsazio garbi eta arina utziz.

Osagaiak

Osagai nagusiak sesamo- eta almendra-olioa dira. Lamiaren gorputz-olio tonifikatzailean, kalabaza-olio ekologikoa, erromero-estraktua eta limoi-olio esentzialaren tanta batzuk gehitzen dizkiegu, bestelakoa eta oso berezia izan dadin.

Baina, egia esan, osagaiez harago, formula da gorputz-olio tonifikatzaileak gure larruazalean dituen efektuak ia mendekotasuna sortzen duen zentzumen-esperientziarekin uztartzea lortzen duena.

Customer Reviews

Be the first to write a review
0%
(0)
0%
(0)
0%
(0)
0%
(0)
0%
(0)