“Aurpegi ona” efektuko aurpegiko maskara azal sentikorrentzat: argitasuna, hidratazioa eta elikadura.
Usain gozo eta freskoko maskara da; tratamendu-ontzian urarekin nahastean, kolore urdin bizi-biziaren krema fresko eta krematsu bihurtzen da.
Maskararen osagai izarrak:
-
Olo koloidal ekologikoa: efektu lasaigarria eta gaztetzailea (betaglukanoduna), eta oso
hidratatzailea. -
Fikozianina: espirulinaren frakzio urdina, bereziki antiinflamatorioa eta
antioxidatzailea. -
Azerola ekologikoa: antioxidatzailea eta argiztatzailea; estraktu honek %17ko
C bitamina du. -
PREBIULIN AGA prebiotikoa: pisu molekular handiko inulina, Agave
Tequilera eta txikoriatik datorrena. Prebiotiko honek sakon hidratatzen du larruazaleko
mikrobiotaren bidez, azido hialuronikoaren hidratazio-mailak gaindituz. -
Algaktiv Zen: Pirinioetako aintziretako mikroalgen estraktu honek “azal
fresko eta atseden hartuaren” efektua ematen du. Estraktu honen gauzarik interesgarriena da haren molekulek
azala estres-seinaleetatik (kortisola eta adrenalina) babesteko gai direla;
horrela, larruazalaren homeostasia eta erritmo zirkadianoa berreskuratzen dira.
1. Maskara aktibatzea: Nahastu ontzi batean maskararen 2 koilarakadatxo urarekin edo
hidrolatoarekin. Ura pixkanaka gehitzea gomendatzen dizut, nahasketan pixkanaka txerta dadin,
urdin bizi koloreko testura krematsua lortu arte.
2. Aplikatzea: Tratamendurako eskuilarekin edo hatzekin, eman geruza uniforme bat aurpegi eta
lepo osoan, begiak saihestuz.
3. Erlaxatzea: Utzi maskarari 10 minutuz jarduten. Ahalik eta etekin handiena ateratzeko,
etzatea, erlaxatzea eta denbora horretan kontzienteki arnastea gomendatzen dizut.
Gozatu usainaz, testuraz eta ongizate-sentsazioaz.
4. Masajea (aukerakoa): Maskararen efektu elikagarria eta argiztatzailea handitu nahi baduzu,
aprobetxatu tratamenduaren azken minutua maskara aurpegian masajeatzeko. Egin mugimendu
geldo eta sakonekin, erdigunetik kanporantz nahiz zirkuluan masajeatuz.
5. Urarekin kentzea: Kendu maskara ur epelarekin (Lamia toallatxo heze batekin ere egin dezakezu;
gomendatua, zure azala mistoa edo koipetsua bada) eta lehortu aurpegia eskuoihal batekin, ukitu leunak eginez. Azkenik, masajeatu zure serum edo aurpegiko olio gogokoenaren tanta pare bat, hidratazioa zigilatzeko.
Kontuz: Produktuen iraupena luzatzeko, gorde bero-iturrien urrun eta tapa ondo itxita. Haurdun bazaude edo bularra ematen ari bazara, galdetu medikuari produktu hau erabil dezakezun (olio esentzialak ditu).

