%100 naturala, beganoa, biodegradagarria eta jatorri ekologikoko osagaien %15,55 duen xanpua da.
Alternatiba erosoagoa eta jasangarriagoa. Xanpu mota honekin, gehiago irauten duenez gain, plastikozko hondakin asko aurrezten ditugu, eta ziurtatzen dugu ez ditugula itsasoak eta ozeanoak kutsatzen xanpu likidoen ontziek izan ohi dituzten mikroplastikoekin.
Xanpu hau ile koipetsurako egokia da, kokoaren deribatu diren tentsioaktibo leunekin, jojoba-olio ekologikoarekin eta Rassoul buztinarekin egina baitago; horiek larruazaleko koipea xurgatzen dute. Erromeroaren eta limoi ekologikoaren olio esentzialek ilea galtzea saihesten dute, ilea indartuz. Landare-inulinak ilea leun eta zetatsua izaten laguntzen du.
Solidoa denez, erosoa da edonora eramateko, eta hegazkinez bidaiatzeko aukera ematen dizu fakturatu beharrik gabe.
Maiz erabiltzeko xanpua da, eta haurrentzat ere egokia.
Erabilera: Irristatu pastilla ile bustiaren gainean eta igurtzi eskuekin aparra sortzeko. Garbitu. Utzi pastilla aire zabalean lehortzen.
65 g inguruko pastilla
SODIUM COCOYL ISETHIONATE, SODIUM COCO-SULFATE, AQUA, SIMMONDSIA CHINENSIS SEED OIL BIO (Jojoba-olioa), MOROCCAN LAVA CLAY (Rassoul buztina), HYDROLYZED SILK, CITRUS LIMON PEEL OIL BIO (Limoi-olio esentziala), ROSMARINUS OFFICINALIS LEAF OIL (Erromero-olio esentziala), POTASSIUM SORBATE.