BIO AURPEGIKO EGUZKI-BABESLEA, izpiluzko landarez egina, 30 SPF-koa, hau da, babes handikoa UVA eta UVB izpien aurka.
%100 naturala, beganoa, biodegradagarria eta %45ean jatorri ekologikokoa.
UVB izpiek azalean erredurak eragiten dituztela jakina da.
UVA izpiek azala zeharkatzen dute eta orban ilunak, adierazpen-lerroak eta zimurrak eragiten dituzte. Zahartze-zeinuak ere eragin ditzakete.
Azala mota guztietarako egokia, bereziki azal sentikorretarako. Dermatologikoki testatua eta garden gertatuko zaizu.
Iragazki mineralaz gain, formula honetako osagaiak zehatz-mehatz aukeratu dira UVB eta UVA izpietatik babesteko eta azala hidratatu eta birsortzeko. Osagaien artean, honako hauek aurkituko dituzu:
–Sesamo olio Bioa: azala elikatzen du, baita hidratatu ere. Eguzki-iragazki natural gisa jarduten du; E bitamina-eduki handiak antioxidatzaile handia egiten du.
–Mugurdi olio Bioa: olio hau azalaren birsortzaile handia da. Azido elagikoa duelako, polifenol bat, landare asko izpi ultramoreetatik babesteko gai dena. Horrela, eguzki-argitik babesten duen babes-faktore natural gisa funtzionatzen du. Gainera, azkar xurgatzen da eta ez da oso koipetsua.
–Erregaliz extractua: erregaliz extractuaren glabriddina eta hispaglabriddina bezalako osagai aktiboei esker, orbanak desagertzen laguntzen du, batez ere hiperpigmentazio-agerraldiren bat sortu den eremuetan.
Ontzia astindu erabili aurretik. Ontzia ireki eta 6 hilabete igaro ondoren ez erabiltzea gomendatzen da.
Ontzia: Airless 50 ml.
Oharra: Abaniko bat oparituko da izakinak agortu arte.

