Diseinu propioko zapia, itsasertzeko akuarela ilustrazio batetik sortua.
Estanpatuari dagokionez: Zenbat arrain sartzen dira zapi honetan?
Voilez egina eta estanpatu ekologikoarekin OEKO-TEX® ziurtagiriarekin.
Neurriak: hiru tamainatan eskuragarri.
Zaintza: eskuz zein makinan garbitu daiteke, baina beti ere gehienez 40º-ko tenperaturan.
"CALMABRAVA MI ABUELA LILA-ren proiektu berri bat da, bi itsasoren artean igeri egiten duena: jostura eta ilustrazioa. Bere protagonistak Cadizko kostaldeko arrain zoriontsuak dira, paper eta serpentinen itsasoan igeri egiten dutenak".

