Txiki kraft - Taller kids
Txiki kraft - Taller kids
Txiki kraft - Taller kids
Txiki kraft - Taller kids
Txiki kraft - Taller kids
Txiki kraft - Taller kids
Txiki kraft - Taller kids
Txiki kraft - Taller kids
Txiki kraft - Taller kids
  • Cargar imagen en el visor de la galería, Txiki kraft - Taller kids
  • Cargar imagen en el visor de la galería, Txiki kraft - Taller kids
  • Cargar imagen en el visor de la galería, Txiki kraft - Taller kids
  • Cargar imagen en el visor de la galería, Txiki kraft - Taller kids
  • Cargar imagen en el visor de la galería, Txiki kraft - Taller kids
  • Cargar imagen en el visor de la galería, Txiki kraft - Taller kids
  • Cargar imagen en el visor de la galería, Txiki kraft - Taller kids
  • Cargar imagen en el visor de la galería, Txiki kraft - Taller kids
  • Cargar imagen en el visor de la galería, Txiki kraft - Taller kids

Txiki kraft - Taller kids

Precio habitual
€0,00
Precio de venta
€0,00
Precio habitual
Agotado
Precio unitario
por 
Impuesto incluido.

Uztailean ez dituzu haurrak egunero txokotara bidali nahi, eurekin denbora pasatu nahi duzu eta. Baina aldi berean tartetxo batzuk behar duzu zuretzat.

👉Hemen gure proposamena: Txiki Kraft eskulan eta sormen Txokoak. @zizkamizka ren eskutik.

Lasarteko Kool Studio espazioan, astean 2 egunetan, goizez etxeko txiki eta gazteentzat sormenezko tarte bat eskeintzen dizuegu, non gidaritzapean, egunero proiektu txiki bat landuko dugun, aldiro teknika ezberdin bat esperimentatuz.

Gazteek ondo pasatuko dute euren trebetasunak frogatzen dituzten bitartean eta agian, nork daki, orain arte ezezagunak zituzten zaletasun osasuntsuak deskubritzen dituzte.

Proposatzen dugun adin tartea 6-12 urte bitartekoa da. Badakigu adin tarte zabala dela eta gaitasunak oso ezberdinak direla adin bakoitzean, baina uste dugu adin ezberdinen arteko harremantze hau oso aberasgarria dela eurentzat eta gainera, bakoitzak bere proiektuarekin arreta pertsonalizatua izango duenez, arazo barik burutuko dituztela proiektuak. Izan ere, aforoa mugatua izango da eta talde txikiak sortuko ditugu arreta pertsonalizatu hori bermatzeko.

Beraz, zure sortzaile txikiarentzat lekua gorde nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan.
Txiki Kraft-en landuko ditugun proiektuak ezagutu nahi? Hemen aurkezten dizkizuegu atxikituta aurkitu ditzakezu. 
1) Korapilo xinple batzuk eginez MAKRAMEaren munduan barneratuko gara, etxea apaintzeko tankera honetako landare-zintzilikari bat eginez. Korapilo errazak erabiliz gauza ederrak sor ditzakegulako ✨

2) TELARRAren teknikaren oinarrietan murgilduko gara: estruktura ulertuko dugu, oinarria sortzen ikasiko dugu eta hari ezberdinak konbinatuz eta irudimena martxan jarriz, bakoitzak bere tapiz txikia etxera eramango du, bere gela edo etxeko beste txokoren bat apaintzeko 🌿

3) PAPEREAN BORDATZEN ikasiko dugu: zulaturiko kartulina bat gidari dugula, bordatuaren oinarrietan barneratuko gara.

4) MAKRA-WEAVE: makramea telarraren  teknikarekin konbinatuz tapiz polit bat sortuko dugu, bakoitzak bere estilo propioa islatuko duelarik. Sormena lantzeko ariketa paregabea.

5) TELAR BOROBILA egiten ikasiko dugu, bastidore bat oinarri hartuta. Basea sortzeko hariak nola jarri ikasiko dugu, baita Telarraren oinarrizko mugimenduak ere. Flekoak jartzen ikasiko dugu, gaur egungo tapiz moderno bat sortzeko.

6) JOSTEKO MAKINAri beldurra kentzentzeko proiektu xinple bat egingo dugu: kotoizko poltsatso bat josiko dugu, euren merienda, jostailuak edo eskulanak (😉) sartu ahal ditzaten.

7) Irudi polit bat BORDATUko dugu, kamixeta xinple bat berezi bihurtuz.
Bakoitzak bere kamixeta ekartzea beharrezkoa da (poltsikoduna bada, hobe, irudiko marrazkia egiteko).

8) Euskal Herriko eskulangintza tradizionaletako batean lehen urratsak emango ditugu: SASKIGINTZA. Material moldagarriagoak erabiliko ditugu saskitxo bat sortzeko. Etxeko sarreran primeran geratuko da etxeko giltzak jasotzen!
Lekua: Lasarteko @kool_studio

Irakaslea: @zizkamizka

Adin tartea: 6-12 urte.

Aforo mugatua.

Saio bakoitza 25€. Saio gehiago hartuz beherapentxoa izango duzu.
Eta nahi duzun tailerrean izena emateko idatzi Info@zizkamizka.com helbidera.